Patata Tropikala taldearen emanaldia larunbatean 17:00etan, Aginagako ludotekan. “Bertan, txotxongiloak, antzerkia, umorea eta irudimena dantzan ikusiko ditugu, izugarrizko artelan batez gozatuko dugularik”, ekitaldia antolatu duen Antxomolantxa Elkartetik ohartarazi dutenez. “Zapata gorria” emanaldia larunbatean haurrentzat eta azaroaren 21ean, “Amets zirkoa salgai” helduentzat Antxomolantxa Elkarteak antolatuta baita. Bi ekitaldiotarako sarrera doan:
Azaroak 15, larunbata
17:00 Haurrentzako antzerkia, Aginagako ludotekan: “Zapata gorria”.
“Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi, ausart, sentibera eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko. Amets, gure protagonista, zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko da. Bertan, REM ametsen munduko atezaina ezagutuko du. Honek, ametsen mundua arriskuan dagoela ohartaraziko dio. Amets, amets gaiztoen makinatik salbatu beharko gaitu Lo aztia aurkitzen duen bitartean. Bestela guztiok, hemendik aurrera irudimena galduko dugu eta robot eta makinetan bihurtuko gara. Lortuko al du?”.
Taldea: Patata Tropikala.
Azaroak 21, ostirala
20:30 Helduentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean: “Amets Zirkoa Salgai”.
“Xorroxin eta Azken Putz klownak zirko munduan urte ugari daramatzate. Baina ikuskizun berri honek, beren biziera zapuzteraino eraman ditu eta amaiera jarri behar diote beren aktore bizimoduari”.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.