Aginagako soziedadeak 50 urte, jai eguna larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 11a, 23:15


Larunbatean, Aginagako Atarialde elkartea duela 50 urte sortu zutela ospatuko dute. Soziedadean bertan noski. Bazkideen omenaldi, hamaiketako eta bazkari baten bueltan. Otordurako izen ematea zabalik egongo da ostegunera arte, azaroaren 13ra arte. Honatx lotu duten egitaraua:

Azaroak 15, larunbata
12:00
 Hamaiketakoa soinujotzailearekin.
13:00 Omenaldia bazkide sortzaileei.
13:30 Bazkide guztien argazkia.
14:00 Bazkari irekia:
-Menua: langostinoak, marisko krema, legatza, karrillerak, platanozko izozkia txokolatez estalia, kafea eta kopa.
-Prezioa 20 euro. 
-Izen ematea: azaroaren 13a baino lehen, elkarteko tabloian izena emanda. Bestela, deitu 665 718 163 (Aldapa) edo 644 565 985 (Miguel Angel) telefono zenbakietara.
Ondoren, bertsolariak.

Antolatzailea:
 Aginagako Atarialde Elkartea.


Txokoaldeko Erroizpe elkartekoen batzarra 
Urteko batzarra ospatuko dute, azaroaren 23an, goizeko 11:00etan Txokoaldeko elkartean bertan. “Elkarteko zuzendaritzak dei egiten die bazkideei etor daitezen, urteko martxaren berri emango baita, diru kontuekin batera”, elkartetik adierazi dutenez.