NOAUA!ko bazkideok, parte hartu "Desentxufatuak" antzezlanerako sarreren zozketan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 12a, 11:53

Bina sarrera bikoitz ditugu, larunbat gaueko 22:00etan Sutegiko auditorioan Kulturaldiaren baitan antolatu dugun antzezlana ikustera joateko. NOAUA!ko bazkide bazara, bidali email bat ostirala baino lehen, erredakzioa@noaua.com helbidera. Ostiralean egingo dugu sarreren zozketa, eta atari honetan bertan jakinaraziko ditugu irabazleen izen abizenak. Sarrerok gero, larunbat gaueko emanaldiaren aurretik, Sutegin bertan eskuragarri izango dituzue. NOAUA! Kultur Elkarteak jarriko duen mahaian.

NOAUA!ko bazkide izateak duen abantaila. Une aproposa, kultur elkarteko bazkidetza egiteko. Nola? Etorri NOAUA!ra eta di-da batean tramitatuko dizugu. 

Kataluniako galdeketaren inguruko analisia, Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendiren eskutik
Egunotako etenaldiaren ostean, Kulturaldiko azken ekitaldiak izango ditugu ostegunetik aurrera. Katalunian igandean buruturiko galdeketako emaitzak eskutan, analisirako tartea hartuko dugu Kulturaldian, punta-puntako bi analistekin. Egunotan gertaturikoa Kataluniara joanda, oso hurbiletik bizi izan duen Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendi, ostegunean Sutegin izango ditugu. Kataluniari buruz solasean arituko dira, arratsaldeko 19:30etan hasiko den ekitaldian.

NOAUA!k egunotarako antolatu duen Kulturaldiko laugarren ekitaldia izango da azaroaren 13koa. Asteburuan beste bi ekitaldi izango ditugu; azken trakarako, "Desentxufatuak" antzezlana, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin. Eta amaitzeko, Sutegitik mendi aldera arnas berritzera. Kulturaldia behar bezala borobiltzeko, Buruntzaldeko ibilbide batetik barrena, Andoaingo Garate estudiora bisita igandean, azaroaren 16an. Kaki Arkarazok, estudioko txokoak aurkeztuko dizkigu: 

 

  
Azaroak 13, osteguna: Kataluniari buruzko hitzaldia

Hizlariak: Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendi.
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.


Azaroak 15, larunbata: "Desentxufatuak" antzezlana
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publikoartera agertzen dira euren frustazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.
Sarrera: 10€ egunean bertan. Aldez aurretik 9€ Bordatxo, Artzabal, Lizardi eta NOAUA!ko egoitzan. NOAUA!ko bazkideek 7€tan aldez aurretik, NOAUA!ko egoitzan.


Azaroak 16, igandea: mendi buelta, Garate estudiora
Abiatzeko hitzordua: 08:30etan frontoian.
Zehaztasunak: mendi buelta Andoaingo GARATE DISKOETXEra Kaki Arkarazoren eskutik. Buruntzaldeko ibilbideak ezagutzeko aukera, ditugun txokoak balorean jarri eta ondareaz apur bat gehiago jakiteko aukera ederra izango da azaroaren 16rako antolatu dugun txangoan. Kaxkoan hasiko dugu goizetik eguerdi partera arte luzatuko den txangoa; Buruntzaldeko ibilbideak ditugula aprobetxatuz, mendiz-mendi Andoaingo Garate estudiora joango gara eta bertan Kaki Arkarazok estudioa erakutsiko digu eta azaldu nola erabiltzen den. Joan-etorriak, oinez 5 orduko iraupena du eta ibilbide osoa egin nahi ez dutenak Andoainera jaitsi daitezke. 
Nori zuzendua: herritar orori.
Oharra: ibilbide amaieran, itzulera autobusez (6€) edo oinez egin ahal izango da. Autobuserako izena aurrez eman behar da,  943 360 321 telefonoan edo elkartea@noaua.com helbidean.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.