349 langabetu urrian Usurbilen, irailean baino langabetu bat gutxiago. Buruntzaldean ere iraileko langabetu kopuru bera; 4.748. Gipuzkoan aldiz gorantz, lanik gabeko ia 500 lagun gehiago joan den hilabetean; 47.427 herritar guztira, Estatuko Enplegu Zerbitzuak ezagutzera eman berri dituen datuen arabera.
Usurbila bueltatuz, oraingoan, emakumezkoen langabezia-tasan eman den beherakada txiki batek (183tik 180ra) orekatu du, lanik gabeko gizonezkoen artean izandako gorakada txikia (167tik 169ra). Emaitza, aipatu tasa bere horretan mantendu dela. Sektoreka, aldaketarik ez; zerbitzuetan dago langabetu poltsa handiena.
Langabeziak zertxobait behera egin duen arren bestalde, kontratazioa nabarmen murriztu zen urrian. Irailean 378 kontratu erregistratu ziren, urrian 297. Ia denak, 275, aldi baterako. Oraingoan ordea, gizonezko eta emakumezkoen kontratu kopuruen artean, parekidetasuna eman da. Urrian, 297tik 149 lan kontratu gizonezkoentzat izan ziren, 148 emakumezkoentzat.
Datu guztiok zenbakitan, segidan:
Usurbil: 349. Buruntzaldea: 4.748. Gipuzkoa: 47.427.
Sexuaren eta adinaren arabera
Gizonezkoak: 169.
25 urtetik behera: 8.
25-44 urte artean: 87.
45 urtetik gora: 74.
Emakumezkoak: 180.
25 urtetik behera: 16.
25-44 urte artean: 79.
45 urtetik gora: 85.
Sektorearen arabera
Nekazaritza: 4.
Industria: 61.
Eraikuntza: 36.
Zerbitzuak: 228.
Aurretik lanik gabe: 20.
Erregistraturiko lan kontratuak
Guztira: 297.
Aldi baterakoak: 275.
Zerbitzuen sektorean: 197.
Sexuaren arabera: 149 lan kontratu gizonezkoenak, 148 emakumezkoenak.
Langabezia Buruntzaldean
Andoain: 1.014.
Astigarraga: 327.
Hernani: 1.322.
Lasarte-Oria: 1.381.
Urnieta: 355.
Usurbil: 349.
Guztira: 4.748.
Langabezia Gipuzkoan
Guztira: 47.427.