Usurbilek eragile feminista berria du duela hilabetetik, adin ezberdinetako 12 bat emakumeko taldea. Bilgunea azaroaren 30ean ospatuko den Erle Egunean aurkeztekoak dira jendaurrean. Aurretik, azaroaren 25ean gogoan izango dugun Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Egunaren harira, ekimen sorta antolatu dute; hitzaldi, film proiekzio, tailer eta elkarretaratze bana. Hauxe momentuz, lotu duten egitaraua:
Azaroak 21, ostirala
19:00ak aldera, hitzaldia Potxoenean, Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Sailarekin elkarlanean antolatua: “Indarkeria sinbolikoa eta mikromatxismoak”. Hizlaria: Oihana Etxebarrieta.
Azaroak 22, larunbata
10:00 Maskulinitate tailerra gizonezkoentzat Potxoenean. Hizlaria: Iosu Isasias. Antolatzaileak: elkarlanean, Zarauzko Gizon Taldea eta Usurbilgo Udaleko Parekidetasun Saila.
Azaroak 23, igandea
18:00 Sutegiko auditorioan: “Las mujeres de verdad tienen curvas” film proiekzioa.
Ondoren, solasaldia.
Azaroak 25, asteartea: Emakumeon Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
18:00 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan.
Azaroak 30, igandea: Erle Eguna
12:30-13:00 aldera, Usurbilgo Eragile Feministaren aurkezpena eta elkarretaratzea frontoian.
Oharra: behin behineko egitaraua. Aldaketak egon daitezke.