Tuti Elizegik giroturiko afari beganoa, 20:30etan Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 13a, 08:55


Pizgarriren bat izaten du beti Usurbilgo Gaztetxeak, hilero bigarren ostegunetan antolatzen duen hitzorduak. Oraingoan, afari beganoaren ostean, Tuti Elizegiren kantu armoniko mongoliarren saioaz gozatu ahal izango da. Aurretik animalietatik eratorritako produkturik gabe prestaturiko otordu goxoa dastagai, Alkartasuna kooperatibaren egoitza ohian. Afari beganoa borondatearen truke, ostegun honetan, iluntzeko 20:30etan hasita.



Gaztetxea eraisteko arriskuan dela eta, hitzordu gehiago deitu dituzte egunotarako:

Azaroak 13, osteguna
20:30 Afari beganoa, borondatearen truke. Afalostean, kantu armonikoen saioa, Tuti Elizegirekin.

 

Azaroak 15, larunbata
11:00
 Tailerra: “Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”. "Tailer praktiko bat egingo da, kotxe eta guzti, autoa olio berrerabiliarekin ibili daitekeela ikasteko. Petrolioaren arazoaren aurrean alternatiba sendo bat da hau eta aldaketa txiki batekin, zure kotxea modu jasangarriago batean erabili ahalko duzu. Ekar ezazu zure autoa eta olioarekin erabili ahal izateko jartzen saiatuko gara. Ausartu zaitez!".

 

Azaroak 22, larunbata
22:30
 Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.