Kilometroak 15 ekimenari loturiko guraso bilera 18:00etan ikastolan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 13a, 09:29

Zozketa-txartelak salduko dira ikasturte honetan zehar, Kilometroak 15 diruz laguntzeko. Zozketa ekimen honen berri jasotzeko, Udarregi Ikastolako eta Haur Eskolako gurasoekin bilera deitu dute ostegun honetan, azaroaren 13an, 18:00etan Udarregi Ikastolako erdiko aretoan. "Ekimen honek festari egingo dion ekarpen ekonomikoa ikaragarri handia izango denez eta arrakastaz burutzeko Ikastolako familia guztien laguntza eta ekarpenak ezinbestekoak izango dira. Hori dela eta, KMK15eko zozketaren nondik norakoak (helburuak, urteko antolaketa, familen zereginak, kezkak, ekarpenak, …) argitu eta azaltzeko" izango da gaurko bilera.


Laguntzaile gehiago behar dira
400 laguneko taldea osatu da jada, #Kilometroak15 ekimena antolatzeko. Baina ez da aski, jende gehiago beharko da, bai 2015eko urriaren 4rako nahiz aurretik, urtean zehar antolatuko diren ekimenetarako ere. Bereziki, arropa salmenta eta ekonomia batzordeetan dago jende behar handiena.

 

"Auzolan horretarako denak gara beharrezkoak: izan guraso, izan ikasle, irakasle, herritar edo abarrak. Une honetan, bereziki, arropa salmenta eta ekonomiari loturiko batzordeetan da jende behar handiena. Parte hartu eta laguntzera gonbidatuta zaudete, beraz, eta noski, ez ahaztu izena emateaz", ohartarazi dute Kilometroak 15-etik. 
Izen emateko: izen emate inprimakia edo 943 36 12 16.