Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendi Kataluniaz solasean, 19:30etan Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 13a, 09:50

NOAUA!-ren Kulturaldirako prestatu dizuegun "azken traka", hemen da. Egunotako etenaldiaren ostean, Kulturaldiko azken ekitaldiak izango ditugu ostegun honetatik igandera bitarte. Hasteko, azaroaren 9an Katalunian ospatu zen galdeketako emaitzak eskutan, analisirako tartea hartuko dugu Kulturaldian, punta-puntako bi analistekin. Egunotan gertaturikoa Kataluniara joanda, oso hurbiletik bizi izan duen Berria egunkariko zuzendari Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendi, ostegun honetan Sutegin izango ditugu. Kataluniari buruz solasean arituko dira, arratsaldeko 19:30etan hasiko den ekitaldian.

"Desentxufatuak" ikusteko sarreren zozketa
Asteburuan Kulturaldiko azken bi ekitaldiak; larunbat gauean "Desentxufatuak" antzezlana, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreekin. Gogoan izan, emanaldirako bina sarrera bikoitz zozketatuko ditugu ostiral  honetan, NOAUA!ko bazkideon artean. Zozketan parte hartzeko bidali email bat ostirala baino lehen, erredakzioa@noaua.com helbidera. Atari honetan bertan argitaratuko ditugu irabazleen izen abizenak. Sarrerok gero, larunbat gaueko emanaldiaren aurretik, Sutegin bertan eskuragarri izango dituzue. NOAUA! Kultur Elkarteak kultur etxean bertan jarriko duen mahaian.

2014ko Kulturaldia amaitzeko, Sutegitik mendi aldera arnas berritzera. Buruntzaldeko ibilbide batetik barrena, Andoaingo Garate estudiora bisita igandean, azaroaren 16an. Kaki Arkarazok, estudioko txokoak aurkeztuko dizkigu. Hona hemen Kulturaldiko azken traka, zehaztasun gehiagorekin:

 

  
Azaroak 13, osteguna: Kataluniari buruzko hitzaldia

Hizlariak: Martxelo Otamendi eta Mikel Aramendi.
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Sarrera: doan.


Azaroak 15, larunbata: "Desentxufatuak" antzezlana
Ordua: 22:00.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: bi euskara ikasle, “munduko euskaldunberririk zaharrenak”, berrogei urte daramate euskaltegian eta oraindik… Publikoartera agertzen dira euren frustazio, desio eta kexak adierazteko. Maitasun istoriorik ederrenetan bezala, euskera maite dute eta gorroto. Gorroto dutelako maite dute; maite dutelako, gorroto.
Sarrera: 10€ egunean bertan. Aldez aurretik 9€ Bordatxo, Artzabal, Lizardi eta NOAUA!ko egoitzan. NOAUA!ko bazkideek 7€tan aldez aurretik, NOAUA!ko egoitzan.


Azaroak 16, igandea: mendi buelta, Garate estudiora
Abiatzeko hitzordua: 08:30etan frontoian.
Zehaztasunak: mendi buelta Andoaingo GARATE DISKOETXEra Kaki Arkarazoren eskutik. Buruntzaldeko ibilbideak ezagutzeko aukera, ditugun txokoak balorean jarri eta ondareaz apur bat gehiago jakiteko aukera ederra izango da azaroaren 16rako antolatu dugun txangoan. Kaxkoan hasiko dugu goizetik eguerdi partera arte luzatuko den txangoa; Buruntzaldeko ibilbideak ditugula aprobetxatuz, mendiz-mendi Andoaingo Garate estudiora joango gara eta bertan Kaki Arkarazok estudioa erakutsiko digu eta azaldu nola erabiltzen den. Joan-etorriak, oinez 5 orduko iraupena du eta ibilbide osoa egin nahi ez dutenak Andoainera jaitsi daitezke. 
Nori zuzendua: herritar orori.
Oharra: ibilbide amaieran, itzulera autobusez (6€) edo oinez egin ahal izango da. Autobuserako izena aurrez eman behar da,  943 360 321 telefonoan edo elkartea@noaua.com helbidean.

Antolatzailea: NOAUA! Kultur Elkartea.