Gazte lokaletako jabeak, lokalon inguruan bizi diren herritarrak, eta gurasoak zeuden deituak atzo iluntzean Potxoenean burutu zen bilerara. Deialdiak erantzun zabala izan zuen, ondoko irudian ikus daitekeen moduan. Usurbilgo Udalak Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean, gazte lokaletako erabiltzaileei eginiko galdeketekin osaturiko diagnosia aurkeztu zuten. Hortik aurrera, bertaratu zirenen proposamen eta ekarpenak bildu zituzten.
Gazteen txanda datorren astean. Lokaletako erabiltzaileekin beste hainbeste egingo du Udalak; burutu duen datu bilketa aurkeztu eta gazteei hitza eman segidan. Bi kolektiboekin, gazte eta helduekin asteotan eginiko lanketaren ostean, bi bilera egingo dira modu bateratuan. Hauxe da hitzordu guztion egutegia:
Azaroak 19, asteazkena
Bilera lokaletako erabiltzaileekin.
Azaroak 26, asteazkena
Tailerra gazte eta helduekin: aurreko bileretan landutako diagnosiaren aurkezpena eta ekarpen bilketa. Adostasunak lantzea.
Abenduak 10, asteazkena
Tailerra gazte eta helduekin: aurreko bileretan landutako diagnosiaren aurkezpena eta ekarpen bilketa. Adostasunak lantzea.
Bileren ordua: 19:00.
Bileren lekua: Potxoenea.
Antolatzailea: Usurbilgo Udala, Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.