Etxean sagardoa egiteko ikastaroa, larunbat goizean Sutegin

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 14a, 08:30


Alkartasuna Usurbilgo Baserritarren Kooperatibak antolatu duen saioa, larunbat honetan, azaroaren 15ean, 9:00-13:00 artean Sutegin, Saizar sagardotegiko enologo Fernando Vadillok eta Zapirain sagardotegiko kalitate arduradun Egoitz Zapirainek zuzenduta. Etxean sagardoa modu artisauan egin ahal izateko azalpenak emango dituzte. Ikastaroko prezioa, 10 euro. Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan. Ikastarorako izena aurrez eman behar da, Alkartasunako 943 361 114 telefono zenbakira deituta edo alkartasuna@usurbil.com helbidera idatzita. Bideotatik jaso dezakezue informazio gehiago.