“Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”, tailer praktikoa larunbatean Gaztetxean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 14a, 08:55


Otsailean dira eraistekoak Usurbilgo Gaztetxea. Datorrenari begira, "Ez dadila haria eten!" aldarripean, ekimen sorta antolatu du gazte asanbladak. Aste hasieran jendetza batu zuen Banda Bassottiren kontzertuak, bart afari beganoa ospatu zen. Larunbat honetan, "Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan" tailer praktikoan parte hartzera gonbidatzen gaituzte: 

Azaroak 15, larunbata
11:00
 Tailerra: “Sukaldeko olioa berrerabili zure autoan”. "Tailer praktiko bat egingo da, kotxe eta guzti, autoa olio berrerabiliarekin ibili daitekeela ikasteko. Petrolioaren arazoaren aurrean alternatiba sendo bat da hau eta aldaketa txiki batekin, zure kotxea modu jasangarriago batean erabili ahalko duzu. Ekar ezazu zure autoa eta olioarekin erabili ahal izateko jartzen saiatuko gara. Ausartu zaitez!".

Azaroak 22, larunbata
22:30
 Kontzertu gaua: Juanantzoneko okupak, Kaotiko eta Dj Kankar. Sarrera: 6 euro.

Antolatzailea: Usurbilgo Gazte Asanblada.