Bazkaritarako izen ematea itxita dago jada. Larunbatean bilduko dira Peña Zubeldiakoak, azaroaren 15ean, ohi bezala, Aginaga Sagardotegian.
Odol emaileen eguna
Abenduaren 8an bazkari baten bueltan biltzeko hitzordua jarri du Usurbilgo Odol Emaileen Elkarteak. Oraingoan, Antxeta jatetxean. Otordurako aurrez eman behar da izena. Abenduaren 2a baino lehen, telefono zenbaki hauetako batera deituta: 943 363 102 (Agustina), 943 366 040 (Maite), 943 370 723 (Jero), 943 372 487 (Marisol).
1952koen kinto bazkaria
Azaroaren 30ean, Patri jatetxean. Izen emateko deitu 943 361 380 telefono zenbakira, azaroaren 19a baino lehen.