50. urtemuga ospatzera doa, Aginagako Atarialde soziedadea

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 14a


Larunbatean, Aginagako Atarialde elkartea duela 50 urte sortu zutela ospatuko dute. Soziedadean bertan noski. Bazkideen omenaldi, hamaiketako eta bazkari baten bueltan. Honatx lotu duten egitaraua:

Azaroak 15, larunbata
12:00
 Hamaiketakoa soinujotzailearekin.
13:00 Omenaldia bazkide sortzaileei.
13:30 Bazkide guztien argazkia.
14:00 Bazkari irekia:
-Menua: langostinoak, marisko krema, legatza, karrillerak, platanozko izozkia txokolatez estalia, kafea eta kopa.
-Prezioa 20 euro. 
-Izen emateko azaroaren 13ra arteko epea zegoen, elkarteko tabloian edo 665 718 163 (Aldapa) eta 644 565 985 (Miguel Angel) telefono zenbakietara deituta.
Ondoren, bertsolariak.

Antolatzailea:
 Aginagako Atarialde Elkartea.


Txokoaldeko Erroizpe elkartekoen batzarra 
Urteko batzarra ospatuko dute, azaroaren 23an, goizeko 11:00etan Txokoaldeko elkartean bertan. “Elkarteko zuzendaritzak dei egiten die bazkideei etor daitezen, urteko martxaren berri emango baita, diru kontuekin batera”, elkartetik adierazi dutenez.