NOAUA! Kulturaldia azken txanpan da. Aurreko asteburuan sarrera zozketa egin genuen NOAUA!ko bazkideen artean eta asteburu honetarako ere beste zozketa bat iragarri genuen. Bi sarrera larunbat honetako "Desentxufatuak" antzerkia ikustera joateko. Jaso ditugun e-posta guztien artean zozketa egin eta Josu Diaz de Otalora suertatu da garaile. Zorionak!
Antzezlana hasi baino ordu erdi lehenago zabalduko da Sutegiko leihatila. Bertan eskura ditzakezue sarrerak 10 eurotan. Aldez aurretik ere topatuko dituzue merkeago, Bordatxon, Artzabalen, Lizardin eta NOAUA!n. Eta bazkideek oraindik baduzue 7 eurotan eskuratzeko aukera, baina bazkideen kasuan soilik NOAUA!ko bulegoetan.