Eskubaloiko 1. nazional taldea Iruñeara igandean, autobus zerbitzua Usurbildik

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 17a


Anaitasuna, Asobal mailan parte hartzen ari den kirol elkarte honen bigarren taldearen aurkako neurketa jokatuko dute, Usurbil K.E.-ko 1. Nazional mailan diren mutilek. Igandean izango da, azaroaren 23an, Iruñean, eguerdiko 12:30etan hasita. Zaletuak partida ikustera joatera animatzen dituzte. Horregatik, autobus zerbitzua antolatu dute. Igande goizeko 9:45etan irtengo da Kiroldegitik. Neurketa, gogoan izan, 12:30etan. Partida ikusi ostean, 15:15 alderako Usurbilen bueltan izango zarete.

Autobus zerbitzua doan izango dute bazkideek. 5 eurotan gainerakoek. Adi, izena ematen duten lehen 20 bazkideek gainera, neurketa ikusteko sarrera ere doan eskuratu ahalko dute. Izen emateko: 627 271 215 (Montse) edo usurbilke@gmail.com

Senior mutilen 1. nazional mailako taldeak Iruñean jokatuko du. Usurbil K.E.-ko beste hainbat taldeek etxean. Honatx, asteburuan Kiroldegian ikusi ahalko diren neurketen behin-behineko ordutegiak:

Azaroak 22, larunbata
09:30 Alebin neskak: Langile-Udarregi 5B
09:30 Alebin neskak: Udarregi 6C-Udarregi 5A
10:30 Alebin neskak: Urumea A-Udarregi 6B
10:30 Alebin neskak: Udarregi 6A-Urumea B
11:30 Infantil neskak: Udarregi B Usurbil-Ereintza B
12:45 Infantil mutilak: Udarregi Usurbil-Ordizia
16:00 Kadete neskak: Usurbil K.E. “C”-Egia Veltins
17:30 Jubenil mutilak: Usurbil K.E.-
19:15 Senior mutilak, 1. Territoriala: Usurbil K.E.-Donibane Eskubaloia

Azaroak 23, igandea
10:00 Kadete mutilak: Usurbil K.E.-
11:30 Jubenil neskak: Usurbil K.E.-Aluminios Aleman

Eskubaloiko errifa zozketa
2.668 izan da Usurbil Kirol Elkarteak antolatu duen azken errifa zozketako zenbaki saritua.