Usurbil FT-k 2014-15 denboraldiko taldeak aurkeztuko ditu larunbatean

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 17a


Denboraldi betean ditugu Usurbilgo futbolariak. Baina zenbat talde diren, zenbat jokalari, entrenatzaileak, zuzendaritzako kideak ezagutu nahi badituzue, gerturatu larunbat honetan, azaroaren 22an, eguerdiko 13:00etan Mikel Laboa plazara. Usurbil FT-k 2014-15 denboraldirako osatu dituen taldeak jendaurrean aurkeztuko ditu. 

Aurkezpen eguna gainera, egun mugitua izango da Usurbil FT-koentzat. Goizetik hasi eta iluntze partera arte, neurketa mordoa jokatuko baita Haranen:

Azaroak 22, larunbata
9:30 LH 3
10:30 LH 4
12:00 Udarregi 5B-Urnieta 5C
12:00 Udarregi 6A-Udarregi 6B
16:30 Ohorezko Maila: Usurbil FT-Ostadar SKT
18:30 Jubenilak: Usurbil F.T.-Danena K.E.