"Konponbidearen alde borrokatu ginelako epaitzen gaituzte"

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 17a, 11:10

2005-2007 urte artean Batasuna, EAE-ANV eta EHAK erakundeetan eginiko lan politikoagatik, 35 lagun epaituko dituzte urtarrilaren 12tik aurrera Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Tartean, usurbildar bat; Marisa Alejandro. "Ilegalizazioaren garairik gordinenean, milaka herritarrekin batera, konponbidearen alde borrokatu ginelako epaitzen gaituzte", adierazi zuten auziperatuek larunbatean, hedabideen aurrean eskaini zuten agerraldian.

Epaiketa politikorik gabeko herri bat, behin betirako bakea eta konponbidea nahi dutela aldarrikatu zuten. Bide horretan aurrera egiteko prestutasuna adierazi eta beste behin, salbuespen politika guztiak amaitzea exijitu zuten. "Indarrak biltzeko asmoz", bilera erronda bat egitekoak dira asteotan, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialekin.  

Agerraldiko bideoa: Libre