400 lagun behar dira, Erle Egunean kizkiekin aterako den argazkirako

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 18a, 14:10


Eta argazki erraldoira 400 lagun baino gehiago biltzen badira, askoz hobe noski. Zertarako halako erretratu jendetsua? Albiste honi atxikia doakizuen argazkia ikusi. 2010. urteko irailean Oiartzunen ospaturiko Kizki Egunean ateratakoa da. Hortxe duzue oiartzuar mordoa, kizkiak eskutan dituztela. Sagardogintza sustatzeko antolatu zen ekimen hura. Gerora urtero errepikatu izan da ospakizuna, Hernanin, Astigarragan, Donostian, Goizuetan. Eta orain, Usurbila heldu da erronka. Sagardogintza suspertzeko, argazki erraldoi bat atera nahi du Usurbilgo Kizkiaren Lagunak taldeak.

Apuntatu zuen agendan. Azaroaren 30ean ospatuko den XVI. Erle Egunean, gerturatu eguerdiko 12:30etan Sutegi ingurura. Kizkiak eskutan dituzten 400 lagun bildu nahi dituzte antolatzaileek, argazki erraldoi batean. Kizkiengatik ez arduratu, ekimena antolatu duen taldekoek banatuko dituzte. Zuek animatu eta agertu hitzordura.