XVI. Erle Eguna igande honetan ez, azaroaren 30ean baizik

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 18a


Hitzordu gozoena badator, gerturatzen ari da. Zenbait euskarrietan, igande honetarako iragarria dagoen arren, azaroaren 30ean ospatuko da datorren Erle Eguna. Hamaseigarren edizioa ere, gozo-gozo dator. Oparo; marrazki, ezti eta gozogintza txapelketekin, salmenta postuekin eta ezti kata gidatu eta guzti:

Azaroak 30, igandea
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza lehiaketetarako jakiak aurkezteko tartea.

11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, txistulariak, marrazki lehiaketa, bideoak Sutegin.

10:30 Ezti Kata Gidatua eta eztia nola aterazen den erakustaldia.

12:30 Kizki lagunak: 400 lagun osatzeko erronka.
13:30 Erleak beraiek ekarritako sari banaketa (aurten sorpresa eta guzti):

- Ezti Lehiaketako irabazleak.

- Gozogintzako irabazleak.

- Marrazki Lehiaketako irabazleak.

- Ezti Lehiaketan irabazleak suertatzen diren eztiekin, errifak salgai izango dira eta zozketa eguerdian egingo da.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 25 eurotan frontoian izango dira salgai.

Antolatzailea: Erle Lagunak.