Heldu da Korrika 19ko materiala Etumeta-AEK euskaltegira. Jertseak, mahuka motz eta luzedun kamisetak, bufak, txanoak, motxilan bihurtzen diren poltsak... Eskaintza zabala, neska, mutil eta haurrentzat. Tamaina eta kolore ezberdinetan. Bertaratu euskaltegira, probatu eta erosteko aukera duzue jada. Korrika 19 materiala, 2015eko martxoan ospatuko den euskararen aldeko lasterketa pasa arte eskuragarri egongo da, Zumarte Musika Eskola ondoko egoitzan. Informazio gehiagorako:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es
Korrika 19rekin, Euskal Herria "euskahalduntzera"
"Izan gaitezen euskahaldun, jabetu gaitezen gure gaitasunaz, eta erabili dezagun gaitasun hori. Euskahaldunok banaka eta taldean euskaldundu ahal dugu Euskal Herria", "Guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugu euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria".
Euskal Herria "euskahalduntzeko" gonbitarekin, aurkeztu berri dute, 2015eko martxoaren 19tik 29ra ospatuko den 19. Korrika. Urepelen hasi eta Bilbon amaituko da, "Euskahaldun!" lemapean. 10 egunez Euskal Herria alderik alde zeharkatuko du euskararen aldeko lasterketak; tartean noski, Aginaga, Usurbil eta Zubietatik ere igaroko da. "19. Korrikak ahalmen batuketa izan nahi du, ahalmen biderketa izan nahi du, izan ahal da eta izango da", zalantzarik gabe. Oraingoan, Durangoko Azoka omenduko du Korrikak, 2015ean hain zuzen, 50 urte beteko baititu abendu hasieran ospatu ohi den ekimenak. 19. Korrika badator!
Korrikaren web gunea, 19. ediziorako prestatzen hasiak dira jada. Sartu eta arakatu; korrika.org