Euskara plazara, abenduaren 3an. Plaza, ospakizun eta aldarrikapenerako gunea izango da, abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunean. Ikasleak, herritarrak, abenduko lehen asteazkenean antolatuko diren ekimenetan parte hartzera deitzen ditu, eguna bera antolatzen ari den herri eragile taldeak. Hitzordua gerturatzen ari den honetan hain zuzen, zehazten doaz, abenduaren 3ko ekimenak. Aurreratzeko moduan gara, eguneko lehen orduetan ikasleak izango direla protagonistak. Kantu eta ipuin artean emango dute goiza. Euskararen Eguneko ekimenekin bat egingo dute Udarregi Ikastolak, eta Aginagako eta Zubietako Eskola Txikiek. Eta honenbestez, ezohiko klase eguna biziko dute.
Bazkalostean ere gaztetxoak izango dira protagonistak. Aisialdiko ekintzez gozatu ahalko dute. Eta iluntzean, plazara gerturatzeko gonbita egiten digute herritarroi. Jai giroko ekimen aldarrikatzailea ospatuko da. Hau guztia, euskarak merezitako lekua hartu behar duen herriko plazan.
Abenduaren 3rako guztia prest izateko lanean dihardu, asteotan Potxoenean bildu den herri eragile taldeak: Udarregi Ikastolak, Aginaga eta Zubietako Eskola Txikiek, Dantza eta Kantu Taldeak, Usurbilgo Gaztetxeak, Zumarte Musika Eskolak, edota NOAUA! Kultur Elkarteak.
Zehaztasun gehiago datozen egunotan.