"Azaroaren 29ko aurkezpen ikuskizunak emozioak dantzan jarriko dizkigula ziurtatu dezakegu"

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 19a, 14:07


10 egun, denon ahotan dabilen #Kilometroak15 ekimena aurkezteko. Gogoan izan, azaroaren 29an 19:00etan Oiardo Kiroldegian emango dira ezagutzera, besteak beste, datorren urtean Usurbilen ospatuko den jaialdiko lelo eta irudia. Berehalakoan ahaztuko ez dugun ikuskizunera bertaratzera animatzen gaituzte antolatzaileek: "Aurkezpen ikuskizuna zinez ederra izango da eta emozioak dantzan jarriko dizkigula ziurtatu dezakegu. Une horretan sortuko diren bizipenak ahaztezinak izango dira eta sortuko dugun energia eta berotasuna, ezinbestekoa aurrean dugun erronkari erantzuteko. Hau guztiagatik, aurkezpen ikuskizunera bertaratzera animatu nahi zaituztegu".

Irailaz geroztik azaroaren 29rako prestaketa lanetan gogotsu eta buru belarri dabil herritar talde bat. "Gogo biziz ekin zioten aurkezpenaren antolakuntzari eta egiten ari diren ekarpena ere ikaragarria izaten ari da", antolatzaileen esanetan.

Gonbita egina dago beraz. Azaroaren 29an 19:00etan hitzordua dugu Oiardo Kiroldegian. 

Sarrerak erosi, agortu baino lehen
Asbete barru, Kilometroak 15 ekimeneko aurkezpena. Azaroaren 29an, 19:00etan Oiardo Kiroldegian. 18:00etatik zabalik izango da kiroldegiko taberna. Oraindik sarrera gabe zaudetenok mugi, agortzen hasiak dira eta. 2,5 eurotan salgai dituzue Udarregi Ikastola eta Haur Eskolako idazkaritzetan, Txirristra tabernan eta Labe-Goxo zein Aizpurua okindegietan.

Arropa salmenta batzordekoen bilera
500 laguneko auzolan sarea osatu da, #Kilometroak15 ekimenaren bueltan. Ikaragarria. Baina are jende gehiago beharko da, bai urtean zehar ospatuko diren ekimenetarako, edota 2015ko urriaren 4rako. Une honetan, bereziki ekonomia eta arropa salmenta batzordeetan dago jende behar handiena.

Azaroaren 27an hain zuzen, iluntzeko 19:00etan Udarregi Ikastolan, biltzekoa da arropa salmentako batzordea. Batzordeak urtean zehar Gipuzkoan zehar egingo dituen irteerei buruz hitz egingo da bertan. Lagun talde edo familientzako lan talde aproposa arropa salmentarena. Gipuzkoan barrena, #Kilometroak15 ekimeneneko materiala saldu eta bide batez, egun pasa joateko.