Hauteskunde sindikalak egin zituzten atzo Michelinen. LAB sindikatua izan zen garaile, “emaitza historikoa lortuz”, sindikatuko iturriek aditzera eman digutenez. Guztira sei delegatu lortu ditu hamazazpi kideko Enpresa Batzordean.
Tailerrean izan da babes gehien lortu duten gunea. “Nabarmendu nahi dugu bereziki tailerrean jaso dugun babesa, bigarren indarrari (CCOO) 100 bozkako aldea atera baitiogu bozen %43,5 lortuz. Era berean, bi hauteskunde barrutietan (bulegoetan eta tailerrean) lortu dugu ordezkaritza izatea”. Michelingo langileei eskerrak eman nahi dizkiete, “guregan erakutsi duten konfiantzarengatik”.