0-4 urtekoentzako Miriam Mendozaren ipuin kontaketa saioa, 18:00etan ludotekan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 20a, 11:43


Bitan bisitatuko du Miriam Mendoza ipuin kontalariak Bihurri ludoteka. Ostegun eta ostiral honetan, saio bana eskainiko du 0-4 eta 4-6 urte arteko haurrei:

Azaroak 20, osteguna
18:00
 “Ui!! Txikia naizela badakit, baina gauza pila egiten dakizkit”, 0-4 urte artekoei zuzendua.

Azaroak 21, ostirala
18:00
 "Landareak eta animaliak hitz egiten zekiten garai haietan...". 4-6 urte arteko haurrei zuzendua.

Oharra: ekitaldiotarako sarrera doan.
Antolatzailea: Bihurri haur ludoteka.

Gazteleku Eguna larunbatean
Bihurri ludotekaren ondoan kokatua dagoen gazteentzako egoitzan, erabiltzaile guztiei zuzenduriko eguna antolatu dute azaroaren 22rako. Gaztelekua garbitu, mozorrotu, bazkaldu eta altxorraren bila abiatuko dira, festa egunera animatzen diren 12-16 urte arteko gazteak. “Helburua, Gaztelekua elkarrekin garbitzea eta mozorrotzea da. Horretarako ekintza ezberdinez osatutako eguna antolatu dugu. Badakigu garbiketa egitea ez dela oso atsegina izaten, horregatik betebeharrak lagunartean eta jaigiroan egitea proposatzen dugu, xamurragoa eta seguraski dibertigarria ere izango delakoan”, adierazi dute Gaztelekutik. Goizeko 11:00etan jarri dute biltzeko hitzordua.

Azaroak 22, larunbata: Indio Eguna
11:00-13:00 Gaztelekuko garbiketa eta dragoi dantza.
13:00-14:00 Bazkaria (norberak etxetik ekarri konpartitzeko ideiarekin).
14:00 Altxorraren bila, Usurbilen zehar. 
15:30 Tipia Egin.
16:30 Agurra.

Antolatzailea: Gaztelekua.