Zumartekoak kalera gaur, musikarien eguna ospatzera

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 20a, 11:45

   
"Musikalean" ekimenaren edizio berri bat ospatuko da ostegun honetan, azaroaren 20an. Santa Zezili, Musikarien Eguna hemen baitugu. Euskal Herri mailako hainbat musika eskolek urteak daramatzate, egun eta ordu berean kalera irten eta herri zein hiriburuak musikaz girotzen. Zumartek ere bat egingo du aurten, "Musikalean" ekimenarekin. Ohi bezala, hitzordu bikoitza; kalejira lehenbizi, eta Sutegiko aretoan emanaldia segidan.

Azaroak 20, osteguna
18:00 Kalejira, Zumarte Musika Eskolatik abiatuta: txaranga txikia eta triki-pandero taldea, Musika Txokoko eta abesbatzako ikasleekin lagunduta.

19:00 Musika Eskolako talde instrumentalen emanaldia Sutegin. 
Sarrera: doan.

Antolatzailea: Zumarte Musika Eskola.