Oroimenerako eguna gaur. Gaurko egunez, 1984an Santi Brouard eta 1989an Josu Muguruza hil zituztela oroituko da, azaroaren hogeigarren honetan. Muguruza hil zutenetik 25 urte bete dira gaur. Hainbat ekimen burutuko dira Euskal Herri luze eta zabalean. Usurbilen ere bai datozen asteotan, Aitzaga Elkarteak antolatuta. Elkarteak ekainean bete zituen 20 urteei amaiera emateko, Muguruzaren inguruan aurkeztu berri den "Zohardia" dokumentala ikusteko aukera egongo da azaroaren 25ean. Abenduaren 2an, estatu krimenen inguruko hitzaldia antolatu dute. Bi ekitaldiok Sutegin:
Azaroak 25, asteartea
19:30 Markel Andiak eta Lander Iruinek zuzenduriko "Zohardia" dokumentalaren emanaldia Sutegin. Egileetako bat ere bertan izango da."Alcala hoteleko atentatuan eraildako Josu Muguruza HB diputatuaren heriotza ez ezik, bere bizitza eta kazetari, militante edota euskaltzale gisa izandako jarduera azaltzen ditu".
Abenduak 2, asteartea
19:30 Estatu krimenei buruzko hitzaldia Sutegin. Hizlariak: Mikel Zubimendi (HBko parlamentari ohi, kazetari eta besteak beste, Josu Muguruzari buruz kaleratu berri duen "Balek hondatu ez zuten ametsa" biografia lanaren egileetako bat) eta Karmen Galdeano (Egiari Zor elkarteko sortzailea, GALek Iparraldean eraildako Xabier Galdeanoren alaba). "Nola, zergatik gauzatu diren, behar bezala aitortu eta epaitu diren aztertzetik harago, etorkizunari begira eta gatazkaren behin betiko konponbidea bideratzeko gure herriaren memorian nola jaso beharko liratekeen", horri buruz jardungo dute hitzaldian.
Antolatzailea: Aitzaga Elkartea.