Pozik asko dituzue iruditan, Tipi-Tapako denboraldi berri honetako lehen sarituak. Eta ondo diogu, sarituak. Bat ez, ibilbide gastronomikoak hilero bi herritar sarituko baititu aurrerantzean. Ohitura onak galdu behar ez direnez, aurreko ikasturtean bezala, oraingoan ere 150 euroko erosketa balea zozketatuko du Hurbilago Elkarteak, elkarte kide diren establezimenduetan xahutzeko. Eta zozketa ospatzen duen tabernak bi lagunentzako afari batekin sarituko du, Tipi-Tapan parte hartzaile bat. Urriko zozketa Aitzagan ospatu zenez, Aitzagan bi lagunentzako otordua eta 150 euroko erosketa balea nortzuei egokitu zaien?
Iruditan dituzue urriko sarituak:
-150 euroko erosketa balearen zozketako saritua: 0.496 zenbakidun txartela, Mikel Santiago Garzon.
-Bi lagunetzako afaria Aitzagan: 5.013 zenbakidun txartela, Alazne Begiristain.
Zorionak!
Hurrengoa, abenduaren 7an
Patatekin eginiko pintxo bereziak dastatzeko aukera egon zen azaroaren 2an. Hurrengoan zer ote dugu? Laster jakinaraziko digute, Txapeldun, Artzabal, Xarma, Bordatxo, Txirristra, Aitzaga eta Txiriboga tabernetako langileek. Hurrengo pintxo festa, bigarren urtemugakoa, abenduaren 7an. Edari eta guzti, 2 eurotan. Ez ahaztu Tipi-Tapa txartela tabernetan erakusteaz. 7 zigiluak bildu eta kaxetan utzi. Hurrengo saritua, zuetako edonor izan liteke.