Azaroak 22an EHBilduren batzarra Potxoenean. Zatoz!

EHBilduUsurbil 2014ko aza. 20a, 16:54

Hurrengo Udal eta Foru Hauteskundeei begira lehen oinarriak jartzen puntuz puntu HARI GARA. Ziklo politiko berrian EH Bildu ezinbesteko subjetu politikoa da eta azken urteotan emaniko urratsak garrantzitsuak izan badira ere, aurrera begira erronka handiak ditugu. Beraz, hauteskunde hauetan aldaketarako bidea sendotzeko denon ekarpena behar beharrezkoak dira. Etorkizunari ateak irekitzeko aukera ematen digute hauteskunde hauek eta herrialdez herrialde, herriz herri eta auzoz auzo lan egin nahi dugu.

Ondo egin duguna izango da hurrengo legealdirako abiapuntua. Baita erdizka egindakoak zuzendu eta gaizki edo egin gabe utzi duguna zuzentzeko konpromiso sendoak harilkatu behar ditugu. 2015-2019 legealdian egin nahi duguna zehaztu aurretik amaitugabe dagoen legegintzaldi honetan egindakoaren balantzea aztertzea garrantzitsua deritzogu. Balantze hori eskuartean dugu eta zurekin partekatu nahiko genuke Azaroaren 22an Potxoenean 10:00tan antolatu dugun bileran.

Esan bezala, herri progama osatzen joateko abiapuntua izando da hau eta Usurbildar guztien ekarpenekin osatu nahi dugu datozen hilabeteetan.

Zatoz!