Musikalean, eta giro onean

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 20a, 18:59

Santa Zezilia egunaren bueltan, 'Musikalean' izeneko kalejira egiten dute hainbat musika eskolek, tartean Usurbilgo Zumarte Musika Eskolak. Gaur arratsaldean, kalejiran ibili dira lehenbizi, eta ondoren kontzertua eskaini dute Sutegin. Bideo honetan ikusiko duzuen moduan, kalejiran eta giro onean ibili dira Zumarteko ikasleak, gurasoak eta irakasleak.