"Zapata gorriak" haurrentzako ikuskizuna antolatu zuen Antxomolantxa Elkarteak aurreko asteburuan. Bigarren hitzordu bat ere lotu dute; helduentzat oraingoan. "Amets zirkoa salgai", ostiral honetan, 20:30etan Aginagako Eliza Zaharrean.
Azaroak 21, ostirala
20:30 Helduentzako ikuskizuna Aginagako Eliza Zaharrean: “Amets Zirkoa Salgai”.
“Xorroxin eta Azken Putz klownak zirko munduan urte ugari daramatzate. Baina ikuskizun berri honek, beren biziera zapuzteraino eraman ditu eta amaiera jarri behar diote beren aktore bizimoduari”.
Antolatzailea: Antxomolantxa Elkartea.