Asteburu bete ekintza, garai bateko Gure Pakea elkartearen egoitzan kokatuak dauden Bihurri ludotekan eta Gaztelekuan. Hasteko, Miriam Mendoza ipuin kontalaria, istorio eder askoak kontatzen dabil egunotan ludotekan. Atzo, 0-4 urte artekoei zuzenduriko emanaldia eskaintzekoa zen. Ostiral honetan 18:00etan, bigarren eta azken saioa, 4-6 urte artekoentzat:
Azaroak 21, ostirala
18:00 "Landareak eta animaliak hitz egiten zekiten garai haietan...". 4-6 urte arteko haurrei zuzendua.
Oharra: ekitaldiotarako sarrera doan.
Antolatzailea: Bihurri haur ludoteka.
Gazteleku Eguna larunbatean
Bihurri ludotekaren ondoan kokatua dagoen gazteentzako egoitzan, erabiltzaile guztiei zuzenduriko eguna antolatu dute bestalde, larunbat honetarako, azaroaren 22rako. Gaztelekua garbitu, mozorrotu, bazkaldu eta altxorraren bila abiatuko dira, festa egunera animatzen diren 12-16 urte arteko gazteak. “Helburua, Gaztelekua elkarrekin garbitzea eta mozorrotzea da. Horretarako ekintza ezberdinez osatutako eguna antolatu dugu. Badakigu garbiketa egitea ez dela oso atsegina izaten, horregatik betebeharrak lagunartean eta jaigiroan egitea proposatzen dugu, xamurragoa eta seguraski dibertigarria ere izango delakoan”, adierazi dute Gaztelekutik. Goizeko 11:00etan jarri dute biltzeko hitzordua.
Azaroak 22, larunbata: Indio Eguna
11:00-13:00 Gaztelekuko garbiketa eta dragoi dantza.
13:00-14:00 Bazkaria (norberak etxetik ekarri konpartitzeko ideiarekin).
14:00 Altxorraren bila, Usurbilen zehar.
15:30 Tipia Egin.
16:30 Agurra.
Antolatzailea: Gaztelekua.