Bittor Kapanagaren liburu aurkezpena 19:00etan Sutegin, Gontzal Mendibilek girotua

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 21a, 12:07


Bittor Kapanagaren “Euskera erro eta gara” liburu aurkezpena, ostiral honetan, azaroaren 21ean 19:00etan, Sutegiko auditorioan. Liburuaren editatzaile Juan Martin Elexpuruk eta Gontzal Mendibil kantariak parte hartuko dute, Nafartarrak taldekoek antolaturiko ekitaldian. Mendibilek Kapanagaren letradun abestiak kantatuko ditu. Esaterako, “Araban bagare”, abesti ezagun honen letraren sortzailea baita Kapanaga, baina askoz gehiago ere egin du euskararen alde. “Gerra osteko sasoi gogorretan alfabetatze kanpainak antolatzen, euskeraren erroak aztertzen, kantu-letrak egiten, kooperatibak sortzen, politikagintzan eta herrigintzako beste hainbat arlotan jarduna. Unibertsitatera joateko aukerarik izan ez arren, jakinduria handiko gizona zen. Adiskide ugari egin zuen. Filosofoa, psikologoa, aztia, txamana, orakulua... dira bera definitzeko erabiltzen diren berba batzuk”.

Bere lanak bi liburukitan bilduko dira. Lehenengoa da hain zuzen, ostiral honetan Sutegin aurkeztuko dena, “euskerari eta euskaldunon mundu ikuskerari” buruzko bost lan; bere teoriak garatzen dituen lan nagusia, “Euskera erro eta gara” (1978); “Testu zahar baten bitxitasunak” (1983), esaera batzuen interpretazioen ingurukoa; “Euskera batua eta euskalkiak” (1984); “Euskaldunen ikuskera” (2001) eta euskal aditzari buruzko saiakera, “Initza” (2004). Aipaturiko azken bi lanok argitaratu gabeak dira.


Elkartasun kanpaina, Zuberoako ikastolen alde

Adi, Nafartarrak taldeak antolatuak dituen ekimenei; ostiral honetako hitzorduaz gain, abian dute baita, Zuberoako ikastolen aldeko elkartasun kanpaina:

Azaroak 21, ostirala
19:00 Bittor Kapanagaren liburu aurkezpena eta Gontzal Mendibilen emanaldia Sutegin.

Azaroaren 30era arte
Zuberoako ikastolak laguntzeko, gabonetako otarrak eskatzeko aukera:

Ahüzki
Prezioa: 39 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr), eztia (500 gr.).

Irati
Prezioa: 51 euro.
Produktuak: ardi gazta (900 gr.), ahate gibela (125 gr.), bixkotx poltsa artisanala (200 gr.), eztia (500 gr.) eta axoa xahalki xehatua saltsan (750 gr.).

Otarrak eskatzeko: aihert@gmail.com edo 636 265 592. Izena eman bestela, tabernetan jarriko diren karteletan. Azken eguna, azaroak 30.
Oharra: otarrak abenduaren 15 aldera helduko dira.
Informazio gehiago: ikaskoli.eu
Antolatzailea: Nafartarrak.