Goizeko 10:00etarako deitu dute batzarra. Amaitzear den 2011-15 legegintzaldiaren inguruko balantzea egiteko baliatu nahi da bilera. "Ondo egin duguna izango da hurrengo legealdirako abiapuntua. Baita erdizka egindakoak zuzendu eta gaizki edo egin gabe utzi duguna zuzentzeko konpromiso sendoak harilkatu behar ditugu. 2015-2019 legealdian egin nahi duguna zehaztu aurretik amaitugabe dagoen legegintzaldi honetan egindakoaren balantzea aztertzea garrantzitsua deritzogu. Balantze hori eskuartean dugu eta zurekin partekatu nahiko genuke", luzatu dute gonbita Usurbilgo EHBildutik. Partekatu bakarrik ez, "Usurbildar guztien ekarpenekin osatu nahi dugu datozen hilabeteetan. Zatoz!".
Balantzearen azterketa saioa, hurrengo 2015-19 legegintzaldiari begira osatzen joan beharreko herri programaren abiapuntua izango da. "Hurrengo Udal eta Foru Hauteskundeei begira lehen oinarriak jartzen puntuz puntu HARI GARA. Ziklo politiko berrian EH Bildu ezinbesteko subjetu politikoa da eta azken urteotan emaniko urratsak garrantzitsuak izan badira ere, aurrera begira erronka handiak ditugu. Beraz, hauteskunde hauetan aldaketarako bidea sendotzeko denon ekarpena behar beharrezkoak dira. Etorkizunari ateak irekitzeko aukera ematen digute hauteskunde hauek eta herrialdez herrialde, herriz herri eta auzoz auzo lan egin nahi dugu", adierazi dute Usurbilgo EHBildutik.