Leloa jakin nahi? Zatoz ikuskizunera!

KMK2015 2014ko aza. 22a, 20:03

Zein izango ote da logoa? Eta ibilbidea? Laaaaasai, bakoitza bere momentuan! Logoa (eta, beraz, leloa) datorren larunbatean bertan jakingo da, Oiardo Kiroldegian egingo dugun ikuskizunean, 19:00etan.  Sarrerak 2,5 eurotan erosi ahal dira Labe Goxo okindegian, Aizpurua okindegian eta Txirrista tabernan. Sarrera txartel bakoitzagatik TXAPA BAT oparituko dugu eta! Baina ADI!! Esan digutenez, sarrerak AGORTZEAR daude! Bagenekien jakinmina handia zela, baina ez genuen hainbesterainokoa espero! Biba zuek! Dena den, azken saiakera egin nahi izanez gero, onena Udarregin bertan eskatzea izango duzue. 

Hala ere, ez da inor geldituko ikuskizuna ikusi gabe! Ikuskizuna zuzenean emango dugu kiroldegiko tabernan bertan, beraz, sarrerarik lortzen ez baduzue ere, igo kiroldegira eta gozatu ikuskizunaz! Hainbat ezusteko prestatu ditugu maitasun handiz, eta espero dugu zuei guri bezainbeste gustatzea! Gogoratu, gainera, kiroldegiko taberna irekita izango dela 18:00etatik gauera bitartean, beraz, animatu eta hurbildu gure txosnakideengana!

Urte handia datorkigu, eta denon artean osatuko dugu ziur!