Abenduaren 14an ospatuko dugu Usurbilen, 2014ko Santo Tomas Azoka. Prestaketa lanak abian ditugu jada. Eguneko ekitaldien artean, tarte berezia izango dute urtero moduan, harrera ezin hobea eta parte hartze handia sustatu ohi duten babarrun eta sagardo lehiaketek. Etxean produktuok ekoizten dituzuen, Usurbil, Aginaga eta Zubietako baserritarrok, asteazken honetatik, azaroaren 26tik abenduaren 10era arteko epea duzue, produktuokin NOAUA!ra etorri eta izen emateko.
Izen ematea
Azaroaren 26tik abenduaren 10era, NOAUA!ko egoitzan. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 9:00-14:00/16:00-19:00. Informazio gehiago: 943 360 321.
Sariak:
1. Sarituarentzat: 150 euro+tapela.
2. Sarituarentzat: 90 euro.
3. Sarituarentzat: 50 euro.
Sagardo lehiaketa
Oharra: sagardotegiek ezingo dute parte hartu.
Partaide bakoitzak 8 botila ekarri beharko ditu, eta botila bakoitzeko 1,5 euro ordainduko zaio.
Babarrun lehiaketa
Partaide bakoitzak kilo bat babarrun ekarri behar du eta 12 euro ordainduko zaio.
Ezaugarri hauek hartuko dira kontuan:
-Itxura: osorik edo hautsita dagoen, zimurrak...
-Kolorea: zenbat eta beltzagoa orduan eta hobeagoa.
-Berdintasuna: tamainaz, kolorez... elkarren berdinak izatea.
-Dizdira: berezko dizdira beste edozein produkturekin (olio, abrilantadore...) estali edo aldatua izaten bada lehiaketatik kanpo geratuko da.
-Garbitasuna: partikula arrotzik ez izatea.