Emakumeenganako indarkeriaren aurkako elkarretaratzea, 18:00etan Mikel Laboa plazan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 25a, 03:40


Azaroak 25, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Eguna. Mobilizatzeko eguna. "Autodefentsa feministaz lehertu!" lemapean, elkarretaratzea deitu du, herrian sortu berri den Eragile Feministak, astearte arratsalde honetarako, 18:00etan Mikel Laboa plazan.

Igandeko aurkezpen ekitaldia, ordubete lehenago
Ekimen mordoa izango da igande goizean Usurbilen. Tartean, herrian osatu eta martxan jarri berri den Eragile Feministaren aurkezpen ekitaldia eta elkarretaratzea. Izatez, igandeko Erle Egunean, 13:00etarako jarria zuten hitzordua frontoian. Baina ordubete aurreratu dute aurkezpen ekitaldia. Usurbilgo Eragile Feministako kideen jendaurreko lehen agerraldia, igandean, azaroaren 30ean, 12:00etan pilotalekuan.

Azaroak 25, asteartea: Emakumeon Kontrako Indarkeriaren Aurkako Eguna
18:00
 Elkarretaratzea Mikel Laboa plazan, “Autodefentsa feministaz lehertu!” aldarripean.

Azaroak 30, igandea: Erle Eguna
12:00 
Usurbilgo Eragile Feministaren aurkezpena eta elkarretaratzea frontoian, “Autodefentsa feministaz lehertu!” aldarripean.

Abenduak 13, larunbata
Ondarrun, “Jostorratzak dantzan ditugu! Euskal Herriaren burujabetza feministarantz!” lemapean ospatuko diren Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak ekimenera joateko deia. Alternatiba eta trantsizio feministaren inguruko eztabaida burutuko da bertan. Umeak dituztenentzako oharra; haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Antolatzailea: Usurbilgo Eragile Feminista.

Adierazpena: Euskal Herriko Bilgune Feminista