Azaroaren 25ari loturiko mozioa, gaurko osoko bilkurako gai zerrendan

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 25a


Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun honetan tokatu da, azaroko osoko ohiko bilkura. Eta gai hau hartuko dute ahotan udal ordezkariek, astearte arratsalde honetan, 18:00etan udalbatza aretoan hasiko den saioan. EHBildu, Usurbilgo Hamaikabat eta EAJ alderdiek adosturiko mozioa aurkeztuko dute, segidan bozkatzeko.

Bada bigarren mozio bat ere eguneko gai zerrendan; abenduaren 3ko Euskararen Egunari loturikoa. EHBilduk aurkeztuko duena.
 
Hona hemen, azaroaren 25 honetako osoko bilkurako gai zerrenda osoa:
1-2014/07/29ko ohiko bilkurako aktaren onespena.
2-Alkatetzako dekretu hauen berri ematea: 2014ko urriaren 20tik azaroaren 14ra (2014/0993-2014/1081).
3-Beterriko Garapenerako Elkartearen eraketa.
4-Galderak, eskaerak eta mozioak:
4.1.- EH Bildu, Usurbilgo Hamaibakat eta EAJ alderdiek aurkeztutako mozioa: Emakumeei zuzendutako biolentziaren kontrako Nazioarteko Eguna.
4.2.-EH Bilduk aurkeztutako adierazpena: Euskararen Eguna 2014. Udalak herritarrak zoriondu eta euskara sustatzeko konpromisoa berretsi nahi du.