Azaroaren 25a, baita Sutegi udal liburutegian ere

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 25a, 16:59


Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun hau, Sutegi udal liburutegian ere nabari da. Gai hau jorratzen duten hainbat literatura lan eta film sorta dago egunotan, larunbatera arte, azaroaren 29ra arte ikusgai. Izenburu batzuk aipatzearren, Anjel Lertxundiren "Zoaz infernura, laztana"; Miren Agur Meaberen "Itsaslabarreko etxea"; edota Pasqual Alapont autoreak idatzitako "Martaren infernua". Filmeen artean, "Te doy mis ojos" ezaguna. Gaian gehiago sakondu nahi baduzue, hainbat informazio liburu ere aurki ditzakezue Sutegin; "Zer egin etxeko tratu txarren eta sexu erasoen aurrean?", "Emakumeen aurkako indarkeria matxista EAEn: pertzepzioa, eragina eta segurtasuna"...

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egun honen harira, liburutegian antolatu duten erakusketatxo honekin batera, bada beste bat, aurreko astetik ikusgai dagoena. Azaroaren 19a, nazioarte mailan, Haurrenganako sexu-abusuei aurrea hartzeko eguna izaten da. Gai honi loturiko ipuin eta eleberri bilduma bat  jarri du liburutegiak, erabiltzaileen eskuragarri. 

Hurrengo hitzorduak...
Azaroa eta abenduan zehar
Udarregi Ikastolako DBH 3. eta 4. mailako ikasleak bisitan izango dituzte.

Abenduak 10, asteazkena
Gaztelerazko literatura topaketa, Ana Merino usurbildarrak gidatua. Karmele Jaioren "Las manos de mi madre" liburua aztertuko dute. Hitzordura joan asmo dutenek, liburu honen aleak aurrez eskuragarri dituzte liburutegian bertan. 

Blogeko helbidea: http://liburutegiak.blog.euskadi.net/usurbil/?lang=es
Ordutegia: 9:00-14:00 (irailaren 9ra arte).
Telefonoa: 943 360 692.
E-posta:  biblioteka@usurbil.net
Facebook: Usurbilgo Sutegi Udal Liburutegia
Twitter: twitter.com/usurbib
Youtube: youtube.com/sutegi05