Euskararen Egunari begirako adierazpena ere onartu du Udalak

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 25a, 16:42


Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunari loturiko mozioaz gain, datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Egunari begirako udal adierazpena ere onartu berri du udalbatzak, gaur arratsaldean burutu berri den osoko ohiko bilkuran. "Udalak herritarrak zoriondu eta euskara sustatzeko konpromisoa berretsi nahi du", dio udal taldeek aho batez onartu duten testuak:

Abenduaren 3an, plazara
Herri eragile talde batek, egun osoko egitaraua prestatu du Euskararen Nazioarteko Egunerako. Plazan hitzartu gaituzte abenduaren 3an:

Abenduak 3, asteazkena
11:00-12:30 Aginako Eskolakoen eta Udarregi Ikastolako kalejira/euskaraokea/mezu                   jaurtikera/kalejira.
16:30-18:30 Haurrentzako hizkuntza-jolasak.
18:30 Kalejiraren hasiera Dema plaza, frontoi ingurutik.
19:30 Kalejira Dema plazan amaitu. Gaztaina erreak. Ekitaldia.
Oharra: behin behineko egitaraua. Zehaztasun gehiago, egunotan noaua.com atarian.

Antolatzaileak: herri eragile talde bat, elkarlanean.