Jertseak, mahuka motz eta luzedun kamisetak, bufak, txanoak, motxilan bihurtzen diren poltsak... Eskaintza zabala, neska, mutil eta haurrentzat. Heldu da Korrika 19ko materiala Etumeta-AEK euskaltegira. Tamaina eta kolore ezberdinetan. Bertaratu euskaltegira, probatu eta erosteko aukera duzue jada. 19. Korrikako materiala, 2015eko martxoan ospatuko den euskararen aldeko lasterketa pasa arte eskuragarri egongo da, Zumarte Musika Eskola ondoan kokatua dagoen egoitzan. Bestela, gerturatu igande honetan, azaroaren 30ean ospatuko den XVI. Erle Egunera. 19. Korrikako salmenta postua jarriko dute. Informazio gehiagorako:
Nagusia, 43
607 609 379.
usurbil@aek.org
www.aek.org
muntteri.blogspot.com.es
Hitzordu mordoa, Erle Egunean
Ekitaldiz beteriko egunarekin amaituko dugu azaroa igande honetan. Eragile Feministaren aurkezpena 12:00etan, 440 kizki lagun biltzeko erronka 12:30etan... Eta goiz osoan zehar, XVI. Erle Eguna frontoi inguruan:
Azaroak 30, igandea
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza lehiaketetarako jakiak aurkezteko tartea.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, txistulariak, marrazki lehiaketa, bideoak Sutegin.
10:30 Ezti Kata Gidatua eta eztia nola aterazen den erakustaldia.
12:30 Kizki lagunak: 440 lagun osatzeko erronka.
13:30 Erleak beraiek ekarritako sari banaketa (aurten sorpresa eta guzti):
- Ezti Lehiaketako irabazleak.
- Gozogintzako irabazleak.
- Marrazki Lehiaketako irabazleak.
- Ezti Lehiaketan irabazleak suertatzen diren eztiekin, errifak salgai izango dira eta zozketa eguerdian egingo da.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 25 eurotan frontoian izango dira salgai.
Antolatzailea: Erle Lagunak.