Txilera garamatza, 19:30etan Sutegin hasiko den Mendi Asteak

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 26a, 12:04

Hemen da, 2014ko Mendi Astea. Txileko Atacama basamortura eginiko espedizio bati buruzko proiekzioarekin hasiko da asteazken honetan, 19:30etan Sutegin, Andatza Mendizaleen Kirol Taldeak egunotarako antolatu duen ekimen sorta. Urtean zehar egin diren mendi irteeren irudi bildumak, herritik barrena egingo den txangoak, eta Patri jatetxean ospatuko den bazkari baten bueltan borobilduko dute mendizaleek, euren astea:


Azaroak 26, asteazkena
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Aurkezlea: Xabier Erro.
Zehaztasunak: "2013ko apirilak 12-29 artean, Txile iparraldean, Txile eta Bolibia arteko mugan aritu da Mendiak eta Herriak talde bat, Xabier Errok gidaturik. Taldea Atacama Basamortutik ibili da, San Pedro de Atacamatik Aricaraino, Ozeano Pazifikoan. Inguru hauetan, Aymara kultura ezagutzeko aukera ederra izan dute. Bidaian sumendi ezin politagoak eskalatu dituzte: Cerro Copacollo (4.835 m), Irruputuncu sumendia (5.163 m),  Guallatire sumendia (6.062 m), Parinacota sumendia (6.342 m)". 

Azaroak 28, ostirala
Ordua: 19:30.
Tokia: Sutegiko auditorioa.
Zehaztasunak: 2014. urtean Andatza Mendi Elkarteak antolatutako irteeren ikus-entzunezkoa: Zumaia-Orio, Belate-Arraras, Arraras-Gorriti, Meazuri (Irun), Arlaban-Araotz, Gavarnie (Estaubé-Taillon 3.144 m), Bidarrai-Iparla-Izpegi, Valderejo, Fitero.

Oharra
: Sutegin burutuko diren ekitaldiak hasi aurretik, 2015eko federatu txartelak berritu eta asteburuko ibilaldirako izena emateko aukera izango da, kultur etxean bertan.

Azaroak 29, larunbata
08:00 Irteera Usurbil inguruetara, frontoitik abiatuta.
Ondoren, bazkaria Patri jatetxean.
Oharra: bazkarira joateko izena aldez aurretik eman beharko da, ikus-entzunezko saioak programatu diren egunetan, Sutegin jarriko den mahaian.

Informazio gehiago: andatzamendizale.info
Antolatzailea: Andatza M.K.T.