Haizeagatik abisu horiaren eraginpean, datozen 24 orduotan

Noaua Aldizkaria 2014ko azaroaren 27a

Haizeguneetan 100 kilometro orduko abiada eta haizeguneak ez diren lekuetan 80 kilometro inguruko haize boladak izan ditzakegulakoan, abisu horia ezarri dute, hurrengo 24 orduotarako, ostegun arratsaldeko 15:00etatik ostiral arratsaldeko 15:00ak arte. Hona hemen, Euskakmet metereologia agentziaren oharrak:

Azaroak 27, osteguna
15:00-00:00 Haizeguneetan: "hego/hego-ekialdeko haize-boladek 100 km/h-ko abiadura gaindituko dute, bereziki mendi inguruetan eta egunaren amaieran".
18:00-00:00 Haizeguneak ez diren lekuetan: "hego/hego-ekialdeko haize-boladak 80 km/h ingurukoak izango dira, bereziki ekialdean".

Azaroak 28, osteguna
00:00-15:00 Haizeguneetan: "hego/hego-ekialdeko haize-boladek 100-110 km/h-ko abiadura gaindituko dute, bereziki mendi inguruetan".
00:00-15:00 Haizeguneak ez diren lekuetan: "hego/hego-ekialdeko haize-boladek 80 km/h-ko abiadura gaindituko dute, bereziki ekialdean eta goizean, orduan 90-100 km/h-ko abiadura gainditzeko probabilitatea txikia da".

Informazio eguneratua: Euskalmet