Eragile Feminista aurkeztera doaz, igande eguerdian

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 28a, 09:12


Ekimen mordoa izango da igande goiz eta eguerdi partean Usurbilen. Tartean, herrian osatu eta martxan jarri berri den Eragile Feministaren aurkezpen ekitaldia eta elkarretaratzea. Izatez, igandeko Erle Egunean, 13:00etarako jarria zuten hitzordua frontoian. Baina ordubete aurreratu dute aurkezpen ekitaldia. Usurbilgo Eragile Feministako kideen jendaurreko ekitaldia, igandean, azaroaren 30ean, 12:00etan pilotalekuan. 

Irudian, asteartean gogoan izan genuen Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunean Mikel Laboa plazan deitu zuten elkarretaratzeko irudia. Antolatu duten ekimen astea amaitzeko, igandean ere mobilizatzera deitzen dute frontoian:

Azaroak 30, igandea: Erle Eguna
12:00 
Usurbilgo Eragile Feministaren aurkezpena eta elkarretaratzea frontoian, “Autodefentsa feministaz lehertu!” aldarripean.

Abenduak 13, larunbata
Ondarrun, “Jostorratzak dantzan ditugu! Euskal Herriaren burujabetza feministarantz!” lemapean ospatuko diren Emakume Abertzaleon VI. Topaketa Feministak ekimenera joateko deia. Alternatiba eta trantsizio feministaren inguruko eztabaida burutuko da bertan. Umeak dituztenentzako oharra; haurtzaindegi zerbitzua egongo da.

Antolatzailea: Usurbilgo Eragile Feminista.

Adierazpena: Euskal Herriko Bilgune Feminista