Kata gidatua, erakustaldia, lehiaketa, salmenta postuak... Eztia izango da, nola ez, igande honetan, azaroaren 30ean ospatuko den XVI. Erle Eguneko produktu izarra. Ezti lehiaketa ezaguna ere ospatuko da. Edizio honetarako sorpresak iragarri dituzte gainera, sari banaketan. Adi egitarauari:
Azaroak 30, igandea
09:00-10:00 Ezti eta gozogintza lehiaketetarako jakiak aurkezteko tartea.
11:00-14:00 Erakusketa (erleak, eztia, ontziratzeko prozesua...), postuetako salmenta, txistulariak, marrazki lehiaketa, bideoak Sutegin.
10:30 Ezti Kata Gidatua eta eztia nola aterazen den erakustaldia.
12:30 Kizki lagunak: 400 lagun osatzeko erronka.
13:30 Erleak beraiek ekarritako sari banaketa (aurten sorpresa eta guzti):
- Ezti Lehiaketako irabazleak.
- Gozogintzako irabazleak.
- Marrazki Lehiaketako irabazleak.
- Ezti Lehiaketan irabazleak suertatzen diren eztiekin, errifak salgai izango dira eta zozketa eguerdian egingo da.
14:30 Bazkaria Artzabalen. Txartelak 25 eurotan frontoian izango dira salgai.
Antolatzailea: Erle Lagunak.