Jontxuren aldeko omenaldia prestatzeko bilera asteburuan

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 28a, 09:55


Zendu zenetik urtea beteko denean, merezitako omenaldia jasoko du Jon Uribe gazteak, datorren urtarrilaren 3an. Uriberen omeneko eguna, gaztearekin hartu emana zuen talde eta herritar ororen bilgunea izatea nahi du, prestaketa lanak abiatu berri dituen Usurbilgo Gazte Asanbladak. Omenaldi eguna lotzen hasteko bilera deitu dute igande honetan, azaroaren 30ean, 18:30etan Potxoenean. “Geroz eta jende gehiago inplikatu geroz eta festa politagoa izango da”, adierazi dute Gazte Asanbladatik. Hitzordua, eragile nahiz herritarrei zuzendua dago. Ahalik eta egitarau anitzena osatu nahi dute, “Jontxuk hori eta gehiago merezi zuen eta”.

Prestaketa lanekin hasteko ideiak bildu nahi dituzte lehenbizi, azaroaren 30eko bileran. Hona hemen, hitzordu honen eta otsaila aldera botako duten Usurbilgo Gaztetxetik, "Ez dadila haria eten!" lemapean antolatu dituzten datozen gainerako ekimenen berri:  

Azaroak 30, igandea
18:30
 Herritar nahiz eragileei zuzenduriko bilera irekia Potxoenean, urtarrilaren 3an ospatuko den Jon Uriberen aldeko omenaldi eguna antolatzeko.

Abenduak 6, larunbata
Kaos y lentejas jaialdia.
12:00 Prestakuntza.

14:00 Herri bazkaria frontoian: dilista dastatzea, borondatearen truke.

18:00 Kontzertuak Gaztetxean: Venganza (Zaragoza), Piñen (Bartzelona), Total Arse (Zarautz), Ernia (Zarautz), Infekzioa (Bartzelona-Usurbil), Hondartzako Hondakinak (Iparraldea), Endemaño (Bizkaia), Octopussys (Bizkaia), Segurrata (Zaragoza). Sarrera: 5 euro.

Abenduak 11, osteguna
20:30
 Afari beganoa, borondatearen truke.

Abenduak 13, larunbata
Andatza M.K.T.-rekin eta Kantu Taldekoekin, Andatza ingurura mendi buelta.
Ondoren, babarrun jan paregabea gaztetxean, Kantu Taldekoekin. 

Abenduan zehar
Haur eta gaztetxoei zuzenduriko ekimenak.

Urtarrilak 3, larunbata
Jon Uribe gure artetik joan zeneko lehen urteurrena; Jontxuren aldeko omenaldi eguna.

Antolatzailea: Usurbilgo Gaztetxea.