Euskal presoen eskubideen alde mobilizatzeko eguna dugu gaurkoa. Azaroak 28 baititu gaur, hilabeteko azken ostirala dugu. Ohi bezala, euskal preso eta senideen eskubideak errespetatzea eskatzeko elkarretaratzea egingo da iluntzeko 20:00etatik aurrera, Mikel Laboa plazan.
Urtarrilaren 10ean, Bilbora
Sare mugimenduak deitu berri du, euskal presoen eskubideen alde eta dispertsioaren aurka, urte hasieran Bilbon egin ohi den manifestazio jendetsua. Urtarrilaren 10ean izango da oraingoan, arratsaldeko 17:30etan, "Euskal Herria ahora, now, maintenant, orain!" aldarripean. Ekimen parte hartzaile eta jendetsua izango dela iragarri dute antolatzaileek.