Arantza Manterola, Kilometroak K.E.-ko lehendakaria: “Zorte on!”

Noaua Aldizkaria 2014ko aza. 29a, 08:29


Zorte ona, lanerako deia eta aholku bana eman nahi izan die usurbildarrei, aurreko urteetako edizioak gertutik ezagutzen dituen Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari Arantza Manterolak, eguerdian egin den Kilometroak 15 ekimenaren aurkezpen ekitaldian. “Usurbili zer esan? Oriotarrek adina egitea, eta beraien emaitzak gutxienez lortzea. Zorte on! Urtea luzea da, baina helburuak garrantzitsuak dira. Indarrak neurtu baina ekin lanari. Zorte on!”, opa die usurbildarrei.

Urrian Orion ospatu zen Kilometroak 14 ekimena ere gogoan izan du Manterolak. “Jai polita izan zen, zoritxarrez tarte batean euritan hasi zen goizean, gero borobildu zen eguna. Eskerrak eman Oriori, egin duten lanagatik”, zioen.