#Kilometroak15 ekimena aurkeztu eta iluntze parteko ikuskizunarekin batera, martxan da jada kilometroak.com. Udarregi Ikastolaren alde 2015eko urriaren 4an ospatuko den jaialdiari buruzko informazioa bilduko duen atari berria. Webgunea edukiz hornitzen hasi dira jada. Besteak beste, #Kilometroak15 ekimenari loturiko albisteak, ekitaldien agenda edota blogariak izango ditu, azken orduotan martxan jarri berri duten web orrialde berriak.