Zubietako Amiri-Etxetxo bidea, asfaltatze lanak egiteko bi egunez itxita

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 1a, 09:52


Asfaltatze lanak egiteko bi egunez itxiko dute bide zati hau, abendu hasiera honetan. Atzerapenik ez bada, datorren astean bertan egingo dituzte lanak. "Konpontzeko eguraldi lehorra behar denez, lanen egutegi zehatza ezin dugu aurreratu. Edozein modutan, datorren astean izango direla aurreikusten dugu", ohartarazi dute Usurbilgo Udaletik.

Herri Batzarrak eginiko eskaera aintzakotzat hartuz, Amiri-Etxetxo arteko bidea zenbait guneetan hondatua dagoenez, konponketa lanak egingo dira. Asfaltia enpresak bideratuko ditu obra hauek. “Usurbilgo Udalak, egoera honek sortuko dituen eragozpenen berri eman nahi dizu, beti ere ulertuz, lanen emaitza guztien onurarako izango dela”, adierazi dute.