Mikel Laboa gogoan

Noaua Aldizkaria 2014ko abe. 1a, 12:13

Mikel Laboa handia gure artetik joan zenetik 6 urte gaur. Usurbilek gogoan du urtemuga hau. Laboak utzitako ondareaz goza dezakegu gaurkoan, herri erdigunean. Bere izena daraman plazan, bere omenez kokatua dagoen eskulturaren bueltan, Laboaren musika entzun ahalko dugu abenduko lehen egun honetan zehar. Udalak urtero egin ohi dion omenaldi partikularra dugu. Aurten ere hutsik egin ez duena.